XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren, Garaikoetxearen lehen gobernuarekin izandako harremanak benetan aipagarriak dira (Olarte, Amatiño eta Txabarri Kultur Kontseilaritzan zeudelarik).

Elkarrizketa batzuren ondoren, Olartek, Amatiñok eta Txabarrik euskara berreskuratzeko EKNren proiektua (1980-81 ikasturterako planketa minimoa) gauzatzen dute.

Donostian 1979ko Abenduan aurkeztu zitzaien Euskaltzaindiari eta AEKri, hauek enmiendak egin ziezaizkioten.

Proiektu hau, bere izenburuak adierazten duenez, ikasturte batetarako planketa baino ez da, baina euskararen berreskurapen prozesuan eman behar izango zatekeen urratsak bideratzeko oinarri bezala jotzen zen.

Proiektua euskararen berreskupenerako egina zen.

Helburu horretarako orduko AEKren eraketa prozesua bultzatzea ezinbestekoa jotzen zen.

AEK ofizial bihurtu nahi zuten proiektuaren egileek, (proiektuan horrela adierazten da) eta eraketarako eta didaktika taldearen antolamendurako, batez ere, egin zen planketa hori.

Helburu berberarekin AEKk erantzuna emango du, eraketaren arazoari garrantzia emanez batipat.

AEKren proiektuaren izena Birreraketarako Aurreproiektua da eta Altsasuko Txostena izenarekin ezagutzen da ere.

1980ko Otsailaren 30ean egindako Altsasuko Asanblada baten ondoren izendatu zen batzorde batek 1980ko Martxoaren 11n txostena aurkeztu zuen.

1980ko Martxoaren 23an egindako Altsasuko Biltzarre Nazionalean hasierako proiektuari enmiendak egin zitzaizkion.

Proiektu bien egileen artean ez zela negoziaketarik burutu aurreratu behar dugu.

Beraz, AEK ofizial bihurtzeko asmoa bertan behera geratu zen, laster instituzioek (1981ean) HABE (Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea) sortuko zutela.

3.2.3.- Arantzazu eta Aralarreko mintegiak:

Instituzio Autonomoekin harremanetan hastearekin batera, AEK barruan planteamendu berri batzu ematen dira.

Planteamendu hauek bi zatitan, 1979ko Gabon inguruan lehen partea Arantzazun, eta 1980ko Aste Santuan bigarrena Aralarren, egindako Mintegi batetan eztabaidatu eta konkretatu egiten dira.

Mintegi honen fruitu Euskal Eskolak. Nora goaz? izenburuko txostena da.